XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haiek negarrak, Mari Titarek egin zituenak!

Ibaiko arrainek entzun zuten eta, errukituta, laguntzea pentsatu.

Hortaz, hostoaren txortena hozka ebaki eta hostoa, askaturik, ibaian behera joan zen, Mari Titare gaixoa gainean zeramala.

Neskatxak, apo itsusitik libratu zela ikusita, negarrari utzi zion, bidaiaz gozatzeko.

Txikia izatearen beste abantaila bat: erreka batean ere egin daiteke txangoa, nenufare-hosto baten gainean.